XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horretarako, funtzionarien eta profesionalen hizkuntz gaitasuna ezinbestekoa da.

B) Ondorioak

Legeak, dekretuak, aginduak, ordenantzak, txostenak, ofizioak etab. gaztelaniazko testuen gainean eztabaidatzen dira, bai eta onartu ere; oso gutxi dira euskaraz landua eta idatzia aurki daitezkeen dokumentazio eta jarduera administratiboak (salbuespen aipagarri batzuk salbu).

Gaur egun, euskara juridikoz argitaratzen den gehiena, edo ia gehiena, itzulpenaren bidetik datorkigu.

Euskarazko testu juridiko-administratiboak zein jarduerak erdaretatiko itzulpenak izan ohi dira.

Beraz, euskaraz idatzia ekoitzitakoa gaztelaniaren euskarazko bertsioak besterik ez dira: gaztelaniaren hizkuntz baliabideak, adierazpideak ere gaztelaniazkoak direlarik.

Esku artean euskarazko administrazio papera hartzen duen irakurleak proportzio izugarri handian itzulpena aurkitzeko arriskua du.

Administrazioan euskara itzulpen bidezko hizuntza izateak ondorio latzak dakartzala aitortu beharko dugu.

Izan ere, badirudi Administrazioan euskaraz egiteko erantzukizuna itzultzaileak besterik inork ez duela.

Euskarazko ekoizpen juridiko-administratiboa ia osorik itzulpen bidezkoa izateak ondorio linguistiko latzak dakartza.

Hiztegi mailan ondokoak aipa daitezke: gaztelaniazko lege eta administrazio kontzeptuekiko autonomia eza, gaztelaniazko esamoldearen kalkorako joera eta maileguetarako gehiegizko joera.

Joskera mailan ere erdararen joskerara egokitze beharrak zenbait buruhauste sortzen dizkio euskarari, adibidez: erlatibozko esaldiak, egitura pasiboak, gerundioak etab.

60. Itzulpen juridiko-administratiboa

Administrazioaren hizkera bereziaren beraren ezaugarri bezala aipatu egiten dira hurrengo bi hauek.

Alde batetik, beraren barruan maila ezberdinak ikus ditzakegu (ez dira berdin kalean jarritako kartel bat, berau hiritar guztiei zuzendua, eta legegizonei zuzendutako arau bat, adibidez) eta beste alde batetik, gai ezberdinez aritzen denez, beraren izaera konplexua da eta ez da erraz mugatzen.

Horien zergatia, gaur egungo bizitza modernoan eta beraren konplexutasunean datza.

Estatua bere egintza arlo ezberdin honetara hedatzen da eta hortik dator beraren hizkera gai guztietara aplikatu eta zabaldu beharra.

Askotan testu administratiboa Zuzenbideko hizkeratik urruntzen da bizitzaren edozein esparruz aritzean.